XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Epela Klimari edo eskualde bati esanda, ez beroa eta ez hotza.

Erdiko depresioa Depresio hedatsua, sarritan egonkorra edo ia-egonkorra, zeinaren barna depresio txikiago bat edo gehiagok zirkulatzen bait dute.

Erdimailako hodeia Erdimailako estaian behaturiko hodeia.

Altokumuluak ia beti erdimailako hodeiak izaten dira.

Eredu baroklinikoa Iragarpen numerikoan erabili ohi den atmosfera barokliniko hipotetikoa.

Kontutan hartzen du atmosferaren egitura termodinamikoa eta, onartutako konplexutasunaren arabera, bi maila edo gehiagotarako iragarpenak eskaintzen ditu (bi geruzako eredua, hiru geruzako eredua, etab.).

Eredu barotropikoa Iragarpen numerikoan, eredu atmosferiko nahikoa sinplifikatu gisa askotan erabili ohi den atmosfera barotropiko hipotetikoa, maila bakarreko iragarpena eskaintzen duena (gehienetan 500 mb-ekoa).

Eremu-kapazitatea Lurzoruaren hezetasuna, lurzoru lehorraren masaren ehunekotan adierazia, aurrez uraseturiko lurzoruan drenajea bukatzen denean kalkulatuta.

Gutxi gorabehera, pF =2,7 balioa edukitzen du.

EretaTxingor-erasoa iritsi aurretik entzuten den urruneko hots burrunbatsua.

Eritasun meteorotropikoak Beren sorrera eta garapena fenomeno meteorologikoei estuki lotuta daukaten zenbait gaixotasun.

Erlainoa Ik. Behe-lainoa.

Erradiazioa Uhin elektromagnetiko zein partikula erako energia igortzea edo garraiatzea.

2) Energia hura bera, energia erradiatzailea ere esaten zaiona.

(Oharra: frantseseko radiation terminoa, erradiazio monokromatikoari bakarrik aplikatzen zaio).

Erradiazio atmosferikoa Sin.: Atmosferaren erradiazioa.

Lurraren erradiazioaren parte bat, atmosferak igorria.

Erradiazio efektiboa Gorantz zuzenduta eta aireko tenperaturan dagoen azal beltz horizontal baten erradiazio-balantzea.